Maddi Bengoetxearen esaldia erabiliko dute jai egitarauan

Mirari Altube Arrese 2009ko uzt. 16a, 15:34
Prebentzio Zerbitzuak Andramaixetako esaldi lehiaketa antolatu du eta hautatu dituzte esaldirik politenak. Jai egitarauan agertuko dena Maddi Bengoetxeak asmatu du eta honakoa da: "Hobe ezetz esaten ausartzia, gero eztau balixo ta damutziak!" 120 euro jaso ditu berak.

Pegatinak egiteko, ostera, beste hiru esaldi erabiliko dituzte: Atzo sagar ure, gaur zer gure, bihar iturriko ure, etzi! logure, Julen Abasolok asmatutakoa; Andramaixetan giro onean eta lagunen artean, Mailen eta Paulak egindakoa; eta Emaidazu atseden Andramari ta siesta ordue egitarauen jarri!, Maddi Bengoetxearena. Hiru horiek asmatutakoek 60 euro jasoko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak