Hilabete baino gutxiago geratzen da gurean telebista analogikotik digitalerako pausoa eta herritar askok dituzte kezkak. Horiek argitzen dabil Red.es enpresak bideratzen duen autobusa. Eguraldi hotzari aurre egin eta dagoeneko hainbat herritar hurbildu dira argibide eske.
Urtea bukatu aurretik beste bi egunetan etorriko da autobusa gurera: hilaren 18an (16:00-19:00) eta 28an (09:00-13:00).