Ludoteka ezagutzeko aukera datorren astean

Mirari Altube Arrese 2009ko ira. 17a, 17:34
Ate irekiak egingo dituzte Algara ludotekan datorren astean, astelehenetik eguenera bitartean. Egoitza bera eta antolatzen dituzten ekintzak ezagutaraztea du helburu ate irekiak, bai ume eta gaztetxoen artean, bai gurasoen artean

Ume guztiak elkarrekin egon ez daitezen bi txanda egin dituzte egun bakoitzerako. Lehen txandan (17:30-18:30) txikienak sartuko dira eta bigarren txandan (18:30-20:00) dagoeneko ezagutzen dutenak. Bigarren txanda horretan sartuko dira egunero 7 eta 12 urte artekoak.


Astelehenean, hilak 21, 2005ean jaiotakoak egongo dira lehen txandan eta papera erabilita egingo dute jolas –papiroflexia–. Martitzenean, 2004an eta 2003an jaiotakoak elkartuko dira eskulantxoak egiteko. Eguaztenean, 2006an jaiotakoek mahai jolasetan jardungo dute. Eta eguenean, hilak 24, 2003an, 2004an eta 2005ean jaiotakoek maskarak egingo dituzte.
Bigarren txandakoek ere izango dute zeregina egunotan: marrazkiak, mahai jolasak, eskulanak eta karaokea.

Izenemate epea zabaltzear

Ate irekiekin batera izenemate epea zabalduko dute. Ludotekaren gaineko argibideak jaso dituzte esku orri batean eta orritxo hori beteta eroan behar dute matrikulatzea gura dutenek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak