Ludoteka ezagutzeko ate irekiak datozen bi asteotan

Mirari Altube Arrese 2010ko ira. 21a, 13:34
Astean hasiko dute ikasturtea Algara ludotekan eta lehenengo bi asteotan herriko ume eta gaztetxo guztiendako zabalduko dituzte ateak Gernika plazako gunea ezagut dezaten.

Lehen ordua, txikienendako

Bihar, irailak 21, hasi eta urriaren 1a bitartean adin bakoitzari egokitutako jarduerak egingo dituzte taldetan banatuta. Talde bakoitzak bere ordutegia izango du eta arduradunek jakinarazi dute derrigorrez errespetatu beharko dela ordutegia.

Arratsaldeko lehen ordua  (17:00-18:30) txikienendako, hau da, Haur Hezkuntzakoendako izango da. Bihar, martitzena, karaokea izango dute 4 urtekoek; eguaztenean, ludoteka ezagutuko dute lehenengo aldiz joango diren 3 urtekoek; eta eguenean karaokea dute 5 eta 6 urtekoek.

Arratsaldeko bigarren ordua (18:30-20:00) Lehen Hezkuntzakoendako da. Haiek ere karaokea egingo dute martitzenean–2. eta 3. mailetakoak– eta eguaztenean –4., 5., eta 6. mailetakoak–. Eguenean, jolas gidatuak izango dituzte bigarren eta hirugarren mailetakoek.

Eskulanak eta jolasak

Datorren aste guztian, ostera, karetak, eskulanak eta jolasak egingo dituzte, bai gidatuak, bai libreak. Eguenean, hilak 30, gainera, mahai jolasen lehiaketa izango dute zazpi eta hamabi urte artekoek –LHko 2.mailatik 6. mailara.

Behin ludoteka ezagututa matrikula egiteko epea zabalduko dute; hala, urte guztian joan ahal izateko bertara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak