Lucio Garay enpresako langileek manifestazioa egin dute

Maider Arregi 2007ko mar. 29a, 20:03
Aretxabaletako Lucio Garay enpresako langileak manifestazioa egin zuten atzo, martxoak 29, enpresaburuek tailerra Burgosera aldatzeko hartutako erabakiaren aurka.

Datorren urteko lehen hiru hilabetean Aretxabaketako sekzio bat Burgosera eraman nahi dute. Hala, pare bat urte barru enpresaren %100  han funtzionatzen egotea nahi da.

80 langile inguru dira Aretxabaletako enpresa horretan lanean ari direnak eta horiek guztiak bi aukera dituzte orain: Burgosera joan edo beste lanpostu bat topatu.

Langileak protesta honen bitartez,  enpresari konponbide bat emateko exijitzen diote. Gainera, soluzio bat ez badute bilatzen, aurrerantzean egingo duten protestak ugariagoak eta  gogorragoak izango direla ere adierazi dute langileek.

Enpresak langileei adierazi dienez Burgosera aldatzeko erabakia atzeraezina da eta Burgosera joatea nahi ez duten langileei bailaran lana topatzen lagunduko dietela esan diete. Baina sindikatuek ez dute oso argi ikusten hori.



ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak