- Sukaldaritza kolonbiarrarekin hasiko da egitaraua, hilaren 28an.
- Hilaren 31n, Gorputz musikak tailerra izango da udaletxe zaharrean. Eguenean amaituko da izena emateko epea. Plazak mugatuak dira.
- Otsailaren 7an eta 14an fimo ikastaroa izango da.
- Otsailaren 8an, 15ean, 22an eta 29an, ardo dastatze ikastaroa. Otsailaren 1era arte eman daiteke izena.
- Otsailaren 16an, azkenik, reflexoterapia ikastaroa izango da egun osoz.
Sari banaketa egubakoitzean
Bestalde, Loramendik antolatutako XIX. eskola arteko literatur lehiaketaren sari banaketa hartuko du udaletxe zaharrak egubakoitzean. Ekitaldia 19:00etan hasiko da.