Loramendik pala txapelketaren finala eta bertso afaria antolatu du gaurko

Mirian Biteri 2008ko abenduaren 19a

Gaur, egubakoitza, 'Jotzeko prest' pala txapelketaren finala jokatuko da Iturrigorri frontoian, 19:00etan. Garikoitz Ibarzabal eta Urtzi Amiano Arkaitz Lizarralde eta Ibairen kontra lehiatuko dira. Ondoren, bertso afaria izango da Murualde elkartean. Amets Arzallus eta Sustrai Colina izango dira han.

Pala txapelketatik garaile irteten direnek txapela eta afaria irabaziko dute; bigarren bikotea, berriz, pala bana. Partaide guztiek, gainera, Loramendiko produktu sorta eskuratuko dute.

Aurreko urteotan egin den moduan, finalaren ostean poteoa egingo dute, trikitilariek lagunduta; eta 21:30 aldera, Murualde elkarterantz abiatuko dira, afaltzera.

60 lagun inguru afaltzeko

Loramendi Euskara Elkartekoek 60 lagun inguru espero dituzte. Hauxe da hara joaten direnek izango duten menua: mokaduak, entsalada, oilaskoa, gazta eta irasagar-gozokia, kafea eta kopa.

Esan bezala, afalostean Amets Arzallus eta Sustrai Colina bertsolariak izan dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak