Loramendik "herriari begirako" elkartea izan nahi du ostera ere

Asier Alkorta 2010ko mai. 8a, 18:39

Loramendi elkarteak proiektua aurkezteko jaialdia egin zuen atzo udaletxeko zaharreko atarian; jakinarazi zutenez, euskaran, kulturan eta aisialdian jardungo du hemendik aurrera euskara elkarteak.

Ibilbide berriari ekin dio Aretxabaletako Loramendi Euskara Elkarteak. Urtebetez hausnarketa sakona egin ostean, atzo, egubakoitza, aurkezpen jaialditxoa egin zuten udaletxe zaharreko atarian. Horretan, Karmele Igartua idazle aretxabaletarrak ordu laurdeneko errezitaldia egin zuen, Aitor Ziardegiren eta Oier Sarasuaren musikaz lagunduta. Haiez gain, urteurreneko ospakizunetan murgilduta dagoen Aretxabaleta abesbatzaren eta Lide Pagaldai eta Lur Gurrutxaga trikitilarien emanaldiez gain, Jurgi Etxeberriaren esketxekin barre egin zuten han batu zirenek.

Loramendiko zuzendaritzako kide Beñat Zamalloak Goienkariari jakinarazi zion Loarmendiren hemendik aurrerako ildoak hiru direla, logotipo berrian jasota daudenak: euskara, kultura eta aisialdia. Azken horri dagokionez, nabarmendu zuen hezkuntzari eta aisialdiari lotutako hainbat herritar daudela 0-16 urtekoen gaineko diagnosia egiten. Zamalloaren arabera, "emaitzak ematen dituztenean, Loramendik zer eskain dezakeen aztertuko da". 

Kulturan, bestetik, martxan dauden hainbat proiektu aipatu ditu: elkarteen arteko olinpiadak; udalerriko historia lantzen duen eta Euskararen Egunean aurkeztuko den Aretxabaletan, lehen eta orain proiektua; eta Toponimia proiektua. Hau da, herriko ibilbideak, lekuen izenak, anekdotak eta istorioak jaso nahi dituena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak