Maiatzaren 21a baino lehen eman beharko dute Loramendiko telefono zenbakian -943 77 09 70- edo elkarteak udaletxe zaharrean duen egoitzan. Txapelketa ekainean egingo dute.
Loramendikoak pozik daude aretxabaletarren artean esandako txapelketak lortu duen interesarekin: "Oso arrakastatsua izaten ari da. Azken urteotan, mutilendako pala txapelketa antolatu dugu eta emakumeekin antzeko zerbait egitea pentsatu dugu. Asmatu dugu. Izenematea zabaldu aurretik bikote bat baino gehiago etorri izan da gurera".