Loramendi Literatura sariketa deitu dute, aurten, 19. aldiz

Iker Barandiaran 2007ko abe. 3a, 12:28

Abenduaren 19a izango da lehiaketarako lanak aurkezteko azkeneko eguna; Loramendira eraman beharko dira.

Loramendi Euskara Elkarteak XIX. Loramendi Literatura Lehiaketa antolatu du. Horren barruan hainbat sail egingo dituzte: Ipuinak, Komikiak, Bertso paper lehiaketa, Grabazioak eta Amodiozko Gutunen Lehiaketa, hain zuzen ere.

 
Lehiaketan esku hartu ahal izateko Aretxabaletan bizi edo ikastea ezinbestekoa izango da. Lan guztiak argitaratu barikoak eta euskaraz izan beharko dute; dena dela, pertsona bakoitzak ezingo du lan bat baino gehiago aurkeztu.


Ikasleei zuzendutakoa

DBH 1.go eta 2. zikloko ikasleei zuzenduta dago lehiaketa hori. Horren harira, antolatzaileek azaldu dute lanak baloratzerakoan kontuan hartuko dutela Aretxabaletako toponimia (ibaien, baserrien, mendien, auzoen... izenak) agertzea, baita euskalkia erabiltzea ere.

Lanak Loramendi Euskara Elkarteko lokalera eraman beharko dituzte abenduaren 18a baino lehen. Aurten sariak bereziak izango direla nabarmendu dute antolatzaileek; baita sari banaketa 2008ko urtarrilaren 19an egingo dutela ere. Udaletxe zaharrean izango da, 19:00etan.
Lehiaketako sail desberdinen oinarriak behar dituztenek herriko eskoletan dituzte. Bestela, Loramendi Euskara Elkartera ere jo dezakete.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak