Literatura lehiaketako sariak jaso dituzte 30 gaztetxok

Mirari Altube Arrese 2009ko urtarrilaren 28a

21. Loramendi Literatura Lehiaketako sariak banatu zituzten egubakoitzean. 30 neska-mutikok jaso zituzten sariok Inaxio Garro alkatearen eta Iker Urkia Loramendi Euskara Elkarteko presidentearen eskutik.

Herriko ikastetxeetan dabiltzan 8 eta 16 urte arteko gaztetxoek 306 lan aurkeztu zituzten abenduan eta epaimahaiak lan gogorra izan duela hautaketa egiterakoan jakinarazi zuten Loramendi Euskara Elkarteko arduradunek. 


Lehen Hezkuntzakoek –8 eta 12 urte artekoak– ipuinak eta bertsoak egin dituzte eta aparteko lana izateagatik Uxue Zunzunegik idatzitako ipuinak aipamen bereziaren saria jaso zuen; gainera, ipuinaren zatitxo bat irakurri zuten ekitaldian. DBHkoek –12 eta 16 urte artekoak– bertsoak, amodiozko gutunak, komikiak eta grabaketak egin dituzte. Aipamen bereziaren saria jaso zuen Garazi Berrizbeitiaren amodiozko gutunak.

Hona sarituak:

LH 2. zikloa

Ipuinak: 
Aipamen berezia: Uxue Zunzunegi
1. saria: Garikoitz Barandiaran
2. saria: Ane Perez
3. saria: Aitor Ruiz de Austri
Bertsoak: 
1. saria: Joanes Sarasua
2. saria: Ixak Sarasua
3. saria: Aritz Fernandez eta Aitor Sanchez

LH 3. zikloa

Ipuinak: 
1. saria: Matilde Aizpurua
2. saria: Garazi Ortiz de Mendibil
3. saria: Itxaso Urrutia
Bertsoak: 
1. saria: Jon Andoni Jaka
2. saria: Unai Diez
3. saria: Aitor Fdez. de Arroiabe

DBH 1. zikloa

Amodiozko gutunak: 
Aipamen berezia: Garazi Berrizbeitia
1. saria: Ane Benito
2. saria: Ainhoa Zabaleta eta Kizkitza Cillaurren
3. saria: Ainhoa Barberan
Komikiak: 
1. saria: Xabier Antxia eta Eneko Lopez de Armentia
2. saria: Maier Mediavilla, Edurne Badillo eta Leixuri Herruzo
3. saria: Maria Jaka eta Larraitz Berezibar
Bertsoak: 
1. saria: Beñat Arrieta
2. saria: Eñaut Gardoki
3. saria: Sinead Nelson
Grabaketak: 
1. saria: Leire Izagirre

DBH 2. zikloa

Amodiozko gutunak: 
1: Ihara Varilla eta Elisabeth Gonzalez
2. saria: Irati Lezeta
3. saria: Idoia Sanchez
Komikiak: 
2. saria: Andrea Unanue
Bertsoak: 
1. saria: Ainhoa Garro
3. saria: Estitxu Unanue

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak