Literatura Astea egunotan, Kurtzebarri eskolan

Mirari Altube Arrese 2009ko mar. 27a, 11:12
Literatura Astea hasiko dute gaur, egubakoitza, Kurtzebarri eskolan. Urtero egiten duten astea da eta aurten 'Literaturari lekua' izena jarri diote. Apirilaren 2a bitartean hainbat ekitaldi izango dituzte eskolan Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleek.

Hitzen lapurra bertsotxongilo emanaldiak hasiko du gaur Literatura Astea. 3 eta 8 urte arteko ikasleek ikusiko dituzte bertsoetan oinarritutako txotxongiloen gorabeherak. Ikasle nagusiagoek, ostera, liburuetan topa daitezkeen altxorren bila jardungo dute liburutegian. Lehen Hezkuntzako seigarren mailakoek gertatu diete jokoa.


Datorren astean, astelehenetik eguaztenera bitartean, beste hainbat ekitaldi izango dituzte. Jesus Mari Olaizola Txiliku idazlea izango dute solaskide 6 eta 11 urte arteko ikasleek. Osaba Bin Floren liburuaren idazlea gaztetxoen galderen zain izango da. Ikasle txikienek, ostera, ipuinak entzungo dituzte. Bertako irakasleak eta Irati Pagoaga aretxabaletarrak jardungo dute kontu kontari. 


Gainera, ikasleek eurek egindako lanak trukatuko dituzte egun horietan. Eta eguenean, apirilak 2, XVIII. Irakur Maratoia egingo dute.

DBHkoak, apirilaren 22tik 28ra

DBHko ikasleek apirilaren 22tik 28ra egingo dute Literatura Astea. Eta ingelesez gertatutako hainbat ekintza izango dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak