Literatura Astea egiten dabiltza Kurtzebarri eskolan

Mirari Altube Arrese 2008ko api. 17a, 13:12
'Literaturari lekua' izena jarri diote aurtengo Literatura Asteari Kurtzebarri eskolan, eta hainbat ekitaldi antolatu dituzte, tartean solasaldiak Patxi Zubizarreta eta Jose Mari Urteaga idazleekin eta Aitzpea Goenaga aktore eta zuzendariarekin. Irakur Maratoia, ostera, apirilaren 24an ospatuko dute.

Haur Hezkuntzatik hasi eta DBH arteko ikasle guztiak dabiltza Literatura Astean murgilduta, eta hainbat ekitaldi eta ikuskizun izan dituzte. Haur Hezkuntzakoek, esaterako, Irati Pagoaga aretxabaletarraren ipuinak entzun dituzte. Lehen Hezkuntzako 1. mailakoek Urrezko giltza liburuaren gainean jardun dute Patxi Zubizarreta idazlea bera lagun izan dutela. Eta 5. mailakoek Lauterdi pirataren altxorra liburuaren gainean izan dute solasaldia Aitzpea Goenaga aktore eta zuzendariarekin. DBHko 3. mailakoek, ostera, Jose Mari Urteaga idazlea izan dute solaskide.

Horrez gain gure mitologia oinarri hartuta ipuinak egin dituzte, liburuetan aurkitutako esaldi ederrez horma-irudiak, hainbat kulturatako haurren bizimoduak biografia erara erakutsi, euskal musika eta literaturaren inguruan jardun, eta beste lan asko.

Kurtzebarri eskolan tradizio handia duen Irakur maratoia, ostera, apirilaren 24an, eguena, egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak