Literatur Lehiaketako lan onenak saritu zituen atzo Loramendik

Jokin Bereziartua Lizarazu 2010ko mar. 6a, 11:48
Loramendi euskara elkartearen Literatur Lehiaketaren 21. edizioko sari banaketa egin zuten egubakoitzean. 8 eta 16 urte arteko gaztetxoei zuzendutako lehiaketan 331 lan jaso dituzte aurten; LH-en, 282 lan eta DBH-en, berriz, 49 lan. Antolatzaileek balorazio "oso ona" egin dute, urtez urte parte-hartzaile gehiago dituzte-eta. Aurten berrikuntza izan da esketxen atala. Sei ikus-entzunezko jaso dituzte, batzuk akziozkoak eta beste batzuk dokumental erara.

Hona 2010eko literatur lehiaketako irabazleen zerrenda:

LH 2. zikloa

Ipuinak:

1. saria: Uxue Beloki: Manueltxo eta Joxepa

2. saria: Xabier Alvarez: Ardiak eta artzaina

Bertsoak:

1. saria: Hur Sarasua: Ikastola ez zazit gustatzen!

2. saria: Amaia Esperesate: Gabonak

LH 3. zikloa

Ipuinak:

1. saria: Alaitz Beltran de Heredia: Aretxabaletako kalietan altxorraren bila

2. saria: Miren Antxia: Txokolatian sorrera

Bertsoak:

1. saria: Ixak Sarasua

2. saria: Idoia Romero eta Eider Gonzalez: Lagunak

DBH 1.maila

Esketx:

1. saria: Aitor Beloki, Asier Gonzalez eta Ibon Pablo

Amodiozko gutunak:

1. saria: Uxue Balanzategi

2. saria: Nerea Meabe

Bertsoak:

1. saria: Beñat Arizabaleta

2. saria: Garazi Ortiz de Mendibil

DBH 2.maila

Esketxak:

1. saria: Maria Jaka eta Ayla Manzanal

Amodiozko gutunak:

1. saria: Ainhoa Barberan

2. saria: Ainhoa Zabaleta

Bertsoak:

1. saria: Ainhoa Garro

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak