Liken taldearen kontzertua gaur eta Oskarbirena bihar

Mirari Altube Arrese 2009ko otsailaren 20a

Kontzertu bi ditugu Arkupe kultura etxean aste bukaeran. Gaur (22:00) Liken talde aretxabaletarrak musika akustikoa eskainiko die herrikideei –debalde–, eta bihar, zapatua (19:30), Pasaiako Oskarbi taldeak folk doinuak ekarriko ditu –8 euroren truke–.

Liken boskotea orain dela bost urte inguru sortu zuten eta Andoni Arana, Oier Sarasua, Iker Iglesias eta Aitor Ziardegi aretxabaletarrek eta Igor Herrarte arrasatearrak osatzen dute. Musika akustikoa egiten dute pianoa, gitarra, baxua, klarinetea eta perkusioa erabilita eta 12 bat kantu eskaintzeko asmoa daukate: "Kantu gehienak instrumentalak izango dira, baina ahotsa ere sartuko dugu hainbatetan" argitu digu Andoni Aranak. Herrian emango duten bigarren kontzertua izango da gaurkoa.

Oskarbi, 43 urteko taldea

Oskarbi taldea 1966. urtean sortu zuten Pasaia inguruko hainbat gaztek. Eta 1966 eta 1980 bitartean bizi izan zuen taldeak unerik gorena. Sasoi hartan Ez dok Hamairu kolektiboan egon ziren lau urtez. Azken urteotan gutxitu egin dituzte agerraldiak baina lanean jarraitzen dute. Euskal abestiak eta folk doinuak eskainiko dituzte bihar (19:30).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak