Liburu Eguna ospatuko dute ludotekan hilaren 24an

Mirari Altube Arrese 2009ko apirilaren 15a

Haurren artean irakurzaletasuna bultzatzeko asmoarekin Liburu Eguna ospatuko du Algara ludotekak apirilaren 24an, egubakoitza.

 

Ludotekako bazkide zein bazkide ez diren guztiendako antolatu du Liburu Eguna. Gernika plazan ospatuko dute, ludoteka aurrean, hilaren 24 arratsaldean (17:00-20:00).

 

Hiru txoko egongo dira:

1- Liburuak trukatzeko txokoa: liburu bat utzi eta beste bat jasotzeko.

2- Ipuin tailerra: 3-6 urte artekoendako.

3- Komiki tailerra: 7-12 urte artekoendako. Ume guztien artean komiki erraldoia egingo dute.

Ospakizuna bukatzeko, 19:30ean, komiki erraldoiaren irakurketa egingo dute.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak