Leintz bailarako historia jaso du Rosa Aierbek

Edu Mendibil 2009ko ira. 7a, 19:54

"La historia del Valle de Leniz 1260-1750" liburuaren aurkezpena egingo dute zapatuan, hilaren 12an, Aretxabaletako Arkupe kultura etxean, 12:00etan. Rosa Aierbe liburuaren egilearekin batera Aretxabaletako alkatea eta Diputazioko ordezkariak izango dira, besteak beste.

Rosa Aierbe historialaria Hernanin jaiotakoa da 1954. urtean eta Donostian eta Leioan historiako eskolak ematen ditu. Bartzelonan egin zituen historiako ikasketak eta honako hau ez da Leintz bailarari buruz idazten duen lehen aldia: "Ikasketak bukatzeko Leintz bailararen eta Oñatiko kondearen eta gebaratarren inguruko tesinak egin nituen". Juridikoki garrantzia handia duten dokumentu ugari jaso ditu Zapatuan aurkeztuko duten liburuan; XIII-XVIII. mende bitarteko errolden datuak, esaterako. Era berean, Valladolideko artxiboan aurkitutako Leintz bailarako 1495eko ordenantzak interes berezikoak direla dio egileak. Sasoi hartan 17 elizatek osatzen zuten Leintz bailara.

Liburuak 440 orrialde ditu eta 25 eurotan salduko dute (20 eurotan aurkezpen egunean, zapatuan). Txartyn de Bazterbero kultur taldekoek bultzatu dute argitalpena, Aretxabaletako Udala, Diputazioa, Kutxa eta Bidegiren laguntzaz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak