Lehenengo zatian nagusi izan ondoren Iturberen lesioak partidua aldatu du (1-1)

Jasone Zabala 2008ko urriaren 19a

Ondo hasi jokatu du gaur arratsaldean partidua UDAk sailkapenean puntutara berdinduta zegoen Ondarroako Aurrera taldearen aurka. Partidua hasi eta berehala (5. minutuan) gol bikaina sartu du Espinosak Lopezek emandako pase bati esker. Lehen zati honetan ondo mugitu dute etxeko taldeak baloia eta ezkerretik eta eskuma aldetik arrisku handia sortu dute.

Ondarroako taldea urduri ibili da lehen minutuetan, zelaian jarri ezinda. Oruetak beste aukera argi bat izan du etxekoendako lehen zati honetan, baina atezainaren aurrean ez du asmatu. Ondarroak ere izan du aukeraren bat baina horrela amaitu da lehen zatia.

Iturberen lesioa erabakigarri

Bigarren zatian Ondarroako taldea berdinketaren bila atera da; seigarren minutuan gol aukera izan du. Momentu horretan Igor Gordobilek derrigorrezko aldaketa egin behar izan du Iturbe lesionatu ondoren. Bere ordez Akaitz atera da zelaira. Ondorioz, Aritz Igartua erdilaria defentsako lerroan kokatu da. Egoera horrekin etxeko taldea desegonkortu egin da eta hutsak egiten hasi da, batez ere atzeko aldean. Huts horiek ederki aprobetxatu ditu Ondarroak eta partiduko 86. minutuan Badiolak berdinketaren gola lortu du epaileak adierazi duen penaltik eztabaidagarri baten ondorioz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak