Lehen sorospenen ikastaroa erretiratuendako

Mirari Altube Arrese 2010ko urr. 1a, 15:46
Basotxo erretiratuen elkarteak lehen sorospenen ikastaroa antolatu du erretiratuendako. Urriaren 13an eta 14an izango dira bi orduko eskolak (15:00-17:00) Markole auzoan dagoen Aretxabaleta institutuan.

Aurten egingo duten bigarrena da eta istripu baten aurrean zer egin jakitea oso garrantzitsua dela jakinik antolatu dute. Izena emateko egunak hilaren 5a eta 6a dira, Basotxon bertan (11:00-12:00). Debalde da ikastaroa.

Zauriak eta erredurak osatzeko

Erizain bi izango dituzte gidari eta irakasle erretiratuek. Zauriak zelan osatu, erredurak zelan zaindu, konortea galdu duenari zer egin, istripu baten aurrean zelan erantzun, eztarrian zerbait trabatuz gero zelan atera eta beste hainbat argibide emango dizkiete elkartutakoei. Ohitura txarrak zuzendu –erredurei ura bota…– eta egin behar ez direnak jakiteko ere izango da ikastaroa. Esandakoak idatziz jasoko dituzte etxean berrikusi eta gogorarazteko, eta gainera, ikasitakoa praktikan jarriko dute institutuan dauzkaten panpinak erabilita.

Ekainean egin zuten Basotxok antolatutako sorospenen lehen ikastaroa eta orduan 12 emakume elkartu ziren: "Guztiok izan beharko genituzke halako ezagutzak, istripu batean aurrean behar bezala erantzuten jakinez gero bizia salba genezakeelako", dio ikastaroa egindako Itziar Errastik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak