Lehen Dan gerriko beltza lortu du Odei Vazquezek

Mirari Altube Arrese 2009ko uztailaren 9a

Karateko Lehen Dan gerriko beltza eskuratu du Odei Vazquez aretxabaletarrak Anoetako arte martzialen zentroan jokatutako proban. Gerriko hori 16 urterekin lortu duen Debagoieneko lehen karateka da.

Denboraldi gogorra izan da Vazquezendako hainbat txapelketa jokatzeaz gain probarako gertatzen ibili delako, baina emaitzak pozgarriak izan dira.

Entrenatzaile eta aita duen Odilo Vazquezek ibilbidearen berri eman digu: "Sei urte zituenetik dabil karatean, 1998an karate eskolan hasi zenetik. Karate eskola gero UDA barruan sartu zen, 2005ean, Jokin Antxiaren eskutik eta bertan jarraitzen du". Era berean zoriontzea gura du semea: "Zorionak eta entrenatzen jarraitzera animatu gura dut. Lehenengo, baina, merezi dituen oporrak har ditzala datorren denboraldia ere gogorra izango delako eta beste helburu batzuekin".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak