Lausittako etxetxoen saneamendua egingo dute E-planari esker

Mirari Altube Arrese 2009ko abe. 23a, 10:01
Aretxabaletako Udalak erabaki du zelan banatu Espainiako Tokiko Inbertsioen Estatu Fondotik bideratutako dirulaguntza. 718.000 euro iragarri zituzten eta lau multzo egin dituzte diru hori banatzeko.

Batetik, hirigintza arloko proiektuak egiteko erabiliko dute, eta horien artean garrantzitsuena Lausitta kaleko saneamendu lanak dira. Galartzara bidean –zaharren egoitza parean– dauden hainbat etxebizitzara doazen ur eta saneamendu hodiak aldatuko dituzte.

Udaletxeko maila kendu

Beste diru kopuru bat irisgarritasun trabak ezabatzeko izango da; hau da, udaletxeko sarrera nagusian dagoen maila kendu eta ate erosoagoa jarriko dute.

Hirugarren diru partida energia eraginkortasuna hobetzeko izango da. Hala, udaberrian herriko 150 bat farolaren lanparak aldatu zituzten eraginkorragoak izan eta era berean energia aurreztu eta gutxiago kutsatzeko, eta orain, aldatu barik geratu ziren 60ren txanda izango da.

Eta laugarren partida Gizarte Zerbitzuetara bideratuko dute. Ikastaroak egiteko izango da hori.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak