Larruzko bitxiak egiten ikasteko ikastaroa dago etzi

Mirian Biteri 2008ko ira. 8a, 12:06
Udalak irailerako prestatu duen kultura egitarauaren barruan, bitxigintzaren gaineko ikastaroa antolatu du etzi, eguaztena. Txatxilipurdikoak arduratuko dira esandako ikastaroa eskaintzeaz.

Bi talde izango dira. Lehenengoak 16:00etatik 18:00etara ikasiko du bitxiak egiten. Hamabi eta hamasei urte bitarteko gazteak egongo dira horretan. Hamasei urtetik gorako beste guztiek, berriz, 18:00etatik 20:00etara jardungo dute zeregin berean.

Talde bakoitza, gehienez, hamabost lagunez osatuta egongo da. Kultura sailetik azaldu dute ikastaro horretan parte hartu gura duenak, martitzenera arte duela izena emateko aukera. Arkupen, gaztelekuan eta kuadrillategin eman ahal izango du. Ikastaroa, esan bezala, kultura etxe berrian eskainiko dute, bigarren solairuko tailer gela batean.

Larrua

Txatxilipurdiko Irune Gabilondok esan du ikastaroan larrua erabiliko dutela. Oraindik zehazteke dago, baina, zer bitxi egingo duten. "Momentuan bertan erabaki dugu, ikastaroa bertaratzen den jende kopuruaren arabera", adierazi du Gabilondok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak