Larrino auzoan dagoen San Kristobal elkarteak 25 urte bete ditu

Mirari Altube Arrese 2007ko urt. 17a, 16:49
1982ko urtarrilaren 17an sortu zuten 34 lagunek San Kristobal elkartea. Urteurreneko hainbat ospakizun izango dituzte aste bukaeran.

Zazpi gastronomi elkarte daude Aretxabaletan, eta San Kristobal herritik kanpo dagoen bakarra da. Gotzaindegiari eskatu zioten abade etxea, eta baietza jaso zuten elkartea sortzekotan zebiltzan Larrino eta inguruko hiru auzoetako kideek –Goroeta, Areantza eta Aozaratza–. Poliki-poliki hasi ziren sartzen bazkide geihago eta orain 74 dira, Aretxabaleta, Arrasate, Antzuola eta Elgetakoak. Emakume bakarra dago.


Urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte aste bukaerarako. Zapatuan, hilak 20, Errioxara irteera egingo dute bazkideek. Eltziego herrian Frank Gerhy arkitektoak egindako upeltegia ikusiko dute, Biasterin Villa Lucia ardoaren gunea eta Calatrava arkitektoaren upeltegia; ondoren bazkaltzera joango dira.

Domekan, hilak 21, bermut-dantzaldia antolatu dute, 12:30ean, elkartean. Luntxa egongo da, eta Iñigo Madinabeitiarekin dantzan egiteko aukera; edonorendako izango dituzte ateak zabalik.

Urtean zehar beste ekitaldi batzuk antolatu gura dituzte urteurrena dela eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak