Orain dela hiru aste sartu ziren lehenengoz lapurrak Udal liburutegian. Leiho bati ostikoa emanda sartu ziren, eta fotokopiak ateratzen dituen makinako dirua eta router bat eroan zituzten orduan.
Uztailaren 19tik 20ra bitarteko gauean, ostera, ez zuten leihorik apurtu, hortaz, zabalik zegoela baten bat uste du liburutegiko arduradunak. Eta liburutegian zeuden hiru ordenagailuak eta inprimagailua eroan zituzten. Zorionez ez dute informaziorik galdu liburutegian, guztia udaletxeko zerbitzarian zeukatelako gordeta. Ez dute uste lapur profesionalak izan direnik.