Langile bati bi hankak moztu dizkio makina batek

Txomin Madina Milikua 2007ko urr. 31a, 20:29
Arratsaldeko hirurak baino zerbait lehenago jazo da lan istripua Aretxabaletako Bañu-Etxe enpresan.

Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak jakitera eman duenez, istripua arratsaldeko 3ak baino zerbait lehenago  izan da Aretxabaletako Markole auzoan dagoen Bañu Etxe enpresan. Ordu horretan, paketeak egiteko makina batek langilearen bi hankak moztu ditu belaun azpitik.

Barne Sailak esandakoaren arabera, anbulantzia heldu aurretik enpresako arduradun batek bere kotxean eraman du langilea Arrasateko Ospitalera. Ez dute jakitera eman langilearen inguruko xehetasunik, eta Bañu-Etxe enpresarekin harremanetan jarrita, momentuz ez dutela adierazpenik egingo esan digute. 14 langile ditu Bañu-Etxe enpresak, eta metal eta txatarra arloan lan egiten du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak