Lander Labajo askatzea exijitzeko elkarretaratzea egin dute institutu aurrean

Usoa Agirre 2007ko urr. 19a, 14:48
Aste honetan Bizkaian atxilotu dituzten gazteetako bat, Lander Labajo, Aretxabaletako GLHB Institutuko irakaslea da. Atxiloketa horiek salatzeko eta atxilotuak askatzeko exijitzeko, elkarretaratzea egin dute goizean institutuko langile eta ikasleek.

Idatzi bat kaleratu du langile eta ikasle taldeak. Hemen duzue idatzia:

Aretxabaletan, 2007ko Urriaren 19an:

Aste honetan polizia espainiarrak gure lankidea eta irakaslea den Lander Labajo Laraudogoitia eta beste sei lagunen atxiloketen aurrean, Aretxabaletako GLHB Institutuko langile eta ikasleak zera adierazi nahi dugu:

Lehenik eta behin, Landerri eta beste seirei elkartasuna eta laguntza guztia eskaini nahi diegula, haren senide eta lagunei bezalaxe.

Era berean, datozen egunetan Landerrek eta besteek jaso ditzaketen tratu desegokietan pentsatzeak biziki kezkatzen gaituela.

Horregatik, aske utz ditzaten exijitzen dugu eta gaur goizean Institutu aurrean egingo dugun karteladara gonbidatzen dugu jende oro.

ATXILOTUAK ASKATU!


Atxiloketen gaineko informazio gehiago duzue Ukberri.net webgunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak