2002. urtean lortu zuen AENOReko ziurtagiria prestakuntza arautuan. Bi urte geroago etengabeko prestakuntzan eta lanerako prestakuntzan lortu zuen ziurtagiri bera.
2003. urtean ISO 9001-2000 araudira egokitu zen ikastetxeko sistema osoa. Guzti honen emaitza da Zilarrezko Qa. Hala, orain arte bezala, kalitatearen bidetik jarraitzeko konpromisoa hartuko dutela adierazi dute. Datozen urteei begira, orain arte lortu dutena mantentzen saiatuko dira eta ahal duten neurrian hobetzen jarraituko dutela azpimarratu dute.