Kurtzebarrikoek eta Arizmendikoek Zuhaitz eguna dute eguenean

Mirian Biteri 2008ko mar. 5a, 09:35
Urtebeteko etenaldiaren ostean, Zuhaitz eguna izango dute aurten berriro Aretxabaletan. Arizmendi eta Kurtzebarriko DBHko lehenengo mailako ikasleek parte hartuko dute horretan. Eguenean izango da.

Arratsalde partean, zuhaitzak landatzen ibiliko dira 90 ikasle inguru. Hitzordua 14:30etan egin dute herriko kuartel zaharraren pareko lurzoruko zati batean. Udalaren lurzoru batean, hain zuzen ere.


Guztira, 50 gerezi, haritz, Iparraldeko haritz eta lizarra landatuko dituzte. Gaztetxoek zuloak egina izango dituzte ordurako eta beraz, arbola baino ez dute landatu beharko. Kurtsoan zehar, ingurumen programa batean jardun dute klasean eta beraz, "orain arteko teoria praktikara eraman beharko dute", azpimarratu du Ingurumen koordinatzaile Anabel Diezek.

Bi ordu inguru

Bi ordu inguru emango dituzte Arizmendikoek eta Kurtzeberrikoek zeregin horretan. Taldeka arituko dira arbolak landatzen.

Esan bezala, Zuhaitz eguna egin zen azken aldia orain dela bi urte izan zen. Bidegorrian landatu zituzten orduan zuhaitzak. Herri osoari zabaldutako ekimena izan zen garai hartakoa. Bada, jende gutxi animatu zen eta antolatzaileek ez zuten espero zuten erantzuna izan. Joan zen urtean ez zen ezer egin eta aurten ikasleei bideratu gura izan dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak