Kurtzebarriko Eguna, domekan

Mirari Altube Arrese 2010ko ira. 10a, 11:49
Kurtzebarri mendiko eguna ospatuko dute aretxabaletarrek domekan, irailak 12. Salda, meza eta mokadutxoa eskainiko ditu Murrukixo mendizale elkarteak tontorrean.

82 urte beteko ditu mendi tontorrean jarritako gurutzeak, eta urteurrena gogoan herritar asko hurbilduko da bertara. Murrukixoko kideek salda beroa izango dute gertu tontorrera iritsitako guztiendako (10:30) eta ondoren meza esango du abadeak (11:00). Mokadutxoa eskainiko dute gero –gazta, txorizoa eta txanpaina– indarrak berreskuratu eta beheranzko bidea hartzeko. 

Irailaren 18an Bizkaira

Egun guztirako mendi irteera egingo du Murrukixo mendizale elkarteak hilaren 18an, zapatua, Eretzara (Bizkaia). Gueñes eta Zaramillo arteko parajeetan egingo dute egun pasa. Izena emateko martitzenean jo dezatela Durana kaleko egoitzara (19:00-20:00) –autobusa, 15 euro–. Zapatuan 07:30ean aterako da autobusa Azbe lantegi pareko geltokitik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak