Kurtzebarri mendiko eguna, domekan

Mirari Altube Arrese 2009ko irailaren 11

Iraileko bigarren domekan Kurtzebarri mendiko eguna ospatzen du Murrukixo Mendizale Elkarteak. Meza eta mokadutxoa eskainiko dituzte bertan.

Orain dela 81 urte gurutzea jarri zutela bertan izango dute gogoan, etzi, irailak 13.
Horregatik, Mendiola auzotik gora Kurtzebarrira hurreratzeko gonbidapena dute herritarrek. Hona mendi tontorrean eskainiko dutena:

- 10:30ean, salda beroa.

- 11:00etan, meza.

- Ondoren, mokadutxoa: txorizoa, gazta, ardoa eta txanpaina.

- 13:00etan, Mendiola auzoan bermouta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak