Kultura etxea kudeatzeko oinarri berriak onartu gura dituzte gaur

Mirari Altube Arrese 2008ko uztailaren 3a

Gaur egingo duten ez ohiko osoko bilkuran hutsik utziko dute Arkupe kultura etxea kudeatzeko lehiaketa. Eta beste deialdi bat egiteko asmoa du Udalak.

Martxoan egin zuen Udalak kultura etxea kudeatzeko lehiaketa deialdia, eta hainbat herritarrek osatutako Jaiki elkartea bakarrik agertu zen. Bilerak egin dituzte hilabete horietan, baina adostasunik lortu ez eta hutsik utziko dute gaur, lehiaketa hura. Beste deialdi bat egiteko asmoa daukate orain, horretarako oinarri batzuk aldatu ditu Udal gobernuak, eta gaurko osoko bilkuran aurkeztuko ditu.

Horrekin batera, mankomunitateak gurasoei zuzendutako aldizkaria argitaratzeko duen asmoaren gainean jardungo dute. 18:00etan da bilkura udaletxean.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak