Muru Alde elkartean, 20:30ean, elkartuko dira epaimahaiko kideak, egindako menuak baloratu eta onena hautatzeko. Herriko elkarte guztiei egin diete deialdia, eta, oraingoz, hiruren baiezkoa jaso dute (Urats Alde, Muru Alde eta Urbaltz). Espero dute gehiago izatea.
Epaimahaia osatuko dute Loramendiko kideek eta Taberna Berri jatetxeko sukaldari Javi Etxebarrietak.