Omenalditxoa eskaini gura diete hildako abesbatzako kideei, bazkide eta laguntzaileei, bigarren abeslari izan direnei, abeslarien senideei eta orokorrean aretxabaletarrei. Kantu herrikoiak izango dira nagusi eta kontzertua grabatu egingo dute 30 urteotako ibilbidea jasotzen duen ikus-entzunezkoa egiteko gero.
Ikus-entzunezkoa udazkenean
Arteman komunikazio enpresa dabil egiten ikus-entzunezko hori eta udazken ingururako gertu izango dute. Argazkiak, ekitaldiak, abesbatzako kideen eta kanpokoen testigantzak, gaur egungo irudiak, abestiak eta beste hainbat kontu jasoko ditu ikus-entzunezkoak.
Bestalde, Nemesio Otaño konposatzailearen omenezko diskoa aterako du abesbatzak aurten Loiolako jesuitekin elkarlanean. Entseguetan dabiltza orain eta laster hasiko dituzte grabaketak; horietako bat Aozaratzako parrokian egingo dute.