Konpondu egingo dute Gernika plaza

Iker Barandiaran 2007ko aza. 6a, 09:58
Aretxabaletako Udalak erabaki berri du Gernika plazan hainbat lan egitea. Ezagun da plaza horretan ume eta guraso asko egoten direla, eta bertan hainbat hobekuntza egitea erabaki du.

Hobekuntza horiek kulunka gunearen inguruan egin gura dituzte. Batetik, Udaleko aparejadoreak egurrezko euskarria jartzeko premia ikusi du, kulunken azpian dagoen lur berezi hori hobeto inguratu eta babesteko.
Udaleko ordezkarien esanetan, lur berezi hori aldatu aurretik, komeni da berau hobeto zaintzeko eta estropezuak saihesteko,  egurrarekin ondo inguratzea. Hori erabakita dute dagoeneko.

Kulunka batzuk aldatu

Bestalde, Udalak erabaki du Gernika plazan dauden kulunketako batzuk aldatzea komeni dela. Horren gaineko ikerketa egin du Udalak.

Hala, Udaleko teknikariek erabaki dute jolasgunean dauden bi balantzin (hega) kendu, eta berriak ekarri behar dituztela. Ziur ume eta gaztetxo batzuek aldaketa hori eskertuko dutela. Jakin dezatela, bada, hori ere onerako izango dela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak