Jarraian, Herri Bazkarirako paella eraldoia prestatzen hasi dira: 700 bat lagunendako paella, hain justu ere. Arratsaldeko 14:30ean berehala hasi da jendea hurbiltzen herriko plazara eta ilara luzea egin dute bazkaria hartzeko zain.
Herritarrez gain, alkateak berak ere balorazio baikorra egin die herriko jaiei.
Bazkalosterako, berriz, gaztetxoentzako jolasak eta sokamuturra prestatu dituzte. Eta ezin ahaztu herria gehien girotu duen koadrilak eta gaztetxoen lagun talde festazaleenak sari berezia jasoko dutela iluntzean.
Egitarau borobila jaiei hurrena arte esateko.