Kirol etxe berriko lanetarako prestakuntzekin hasi dira

Mirian Biteri 2009ko ira. 15a, 11:35
Kirol etxe berrirako lanak hastear daude. Hirigintza teknikari Jose Mari Segoviak azaldu digu asteon aktak sinatuko dituztela. Kirol etxeko proiektuaren dimentsioak eta lurzoruak bat datozela baieztatzen duen dokumentua sinatzean datza hori. Modu horretan, eraikitze lanei hasiera ofiziala emango diete. Obraren zuzendaritzak, Udalak eta eraikuntza enpresak parte hartuko dute ekimen horretan.

Hasiera ofiziala eman ez bazaie ere, dagoeneko lanean dabiltza han. Hilaren 7an ekin zioten langileek obrako etxetxoak jartzeari, oinezkoendako pasoak egokitzeari eta ingurunean dauden zuhaixkak mozteari, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak