Kimua dendak irabazi du Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Mirian Biteri 2009ko urtarrilaren 12a

Gabonetako erakusleiho lehiaketak baditu dagoeneko irabazleak. Kimua loradendak izan du aurtengo erakusleiho ederrena. Hango arduradunak pozik daude sariarekin; azken bi urteotan hirugarren geratu ostean, aurten erakusleiho ederra izatea lortu dute-eta.

Irabazleak 250 euro eta garaikurra lortu ditu. Bigarren Lie lurrindegia eta hirugarren Martín erloju denda izan dira. Horiek 150 eta 100 euro irabazi dituzte, hurrenez hurren. Guztira, aurtengo edizioan hamar dendek parte hartuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak