Kiko, Koko eta Moko pailazoek aparteko giroa sortu dute herriko plazak

Arritxu Barruso 2007ko abuztuaren 16a

Eguraldia ez dute oso lagun izan egun hauetan aretxabaletarrek eta jaietako zenbait ekitaldi bertan behera utzi behar izan dituzte. Dena dela oraingoan eguraldiak Kiko, Koko eta Moko pailazoen gora beherekin gozatzeko tartea utzi die herriko haurrei.

Haurrei ondo pasa arazteaz gain gomendio batzuk ere eman dizkiete gaztetxoei: natura eta mendiak zaintzea esaterako. San Ferminetara ere egin dute jauzi momentu batez Aretxabaletako haurrek, eta entzierroaz gozatzeko aukera izan dute.

Haurrei zuzendutako ikuskizuna zela pentsatzen zuten seme alabekin pailazoengana hurbildu diren nagusi askok, baina ikuskizunaren parte izaten amaitu duten azkenean ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak