Kepa Urraren irudia margo zuriarekin estali du Udalak

Mirari Altube Arrese 2009ko irailaren 2a

Abuztuko lehen astean jaso zuten udaletxean Ertzaintzaren izenean zetorren errekerimendua. Kurtzebarri eskolako kantxan zegoen Kepa Urraren irudia eta Mitarte kaleko horma-irudiak ezabatzeko eskatzen zuten bertan.

24 orduko epea eman zien, gainera, eskaera betetzeko, baina alkateak ez zuen halako presarik ikusi eta "10 urtean egon dira inolako kalterik egin barik" esanaz Andramari jaiak pasatu arte itxarotea erabaki zuen. 


Terrorismoa deslegitimatzeko Jaurlaritzak abian jarritako ekintzen artean dago presoen aldeko irudiak ezabatzea. Hori horrela, errekerimendua bete ezean ertzainek egingo zutela lana iragarri zioten alkateari eta haren kostua Udalari pasatu. Horren aurrean Udalak berak estali ditu irudiok margo zuriarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak