Aretxabaletako Karmele Igartuak poesia liburu bat argitaratu berri du. Haren lehen liburua da eta “Hitzak orbainetan” du izena. 2007an BBK Euskaltzaindia saria eskuratu zuen eta hori izan da argitarapen horren aitzakia. Hitzek duten boterea da liburuak erakusten duena.
Besteei esan eta adieraztean datza Igartuaren lanak, poesia sentimendu pertsonaletatik atera eta besteena egitean.
Esandako moduan, hitzen boterea erakusten du liburuak; egon, gelditu, pausatu, eta esan bezalako kontzeptuez osatua.
Poesia bakoitzak nortasuna du bere baitan, baina gaiek badute elkarren artean halako lotura bat. Liburuaren izenburuaren esanahiak batu egiten ditu elkarren artean poesiak. Euskal Idazleen elkarteko kide eta presidenteak Igartuaren poesia liburuaren forma azpimarratzen du batez ere. Haren esanetan, liburuko azken poesia da liburuaren muina definitzen duena. Hala dio poesiak.
Poesia da laburpena. Bizitzarena. Pentsamendu oso bat zehatza, zehaztua. Hitz bakoitzak aukeratua behar du, koma bakoitzak hausnartua. Eta hitz egiten duten isiluneak. Zer eta nola. Poesia da laburpena: izana esanetan eta batzuetan, orbainak hitzetan