Eguna hasteko bolatokian bolo txapelketa jokatuko dute (11:00) eta eguerdian bazkaltzera joango dira Mitarte plazan gertatuko duten jantoki erraldoira (14:00). Bertan lehen kontzertua izango dute Packo Dossis taldearen eskutik. Eta arratsaldean (19:00) hainbat talde izango dira herriko tabernetan:
- Haizean, Quadrothenicos eta Crackers
- Expresen, Inalectrik eta Julen Cobos
- Urbaltzen, The Convicts eta Etorten Die Hoten
- Izotzen, Flamming Gaupasing eta Brothers
Ilunkaran (21:00) salda eskainiko dute Txikibar tabernan eta ondoren (22:00) kalejira egingo dute Kanuto deunarekin Orkestra Taldea lagun dutela.