Kanuto deunaren jaia bihar

Mirari Altube Arrese 2009ko urtarrilaren 23a

Kanuto deunaren IX. jaialdia egingo dute bihar, hilak 24, Aretxabaletan. Urtero legez musika eta umore ona izango ditu lagun Kanutok egun guztian.

Bolo txapelketa jokatuta hasiko dute jai giroa bolatokian (12:00) eta ardoa eta sagardoa eskainiko dituzte barrua berotzeko. Herri bazkaria egingo dute gero eta bazkalostea Knik antzerki taldeak girotuko die.


Arratsaldean kalejira izango da protagonista (18:30), Kanuto deuna aldean hartu eta Orkresta taldearekin herriko kaleak aztoratuko dituzte. Eta kalejira bukatzeko eta hoztuta geratu direnak berotzeko salda eta gaztaina erreak eskainiko dituzte Azkena tabernan (20:30).


Kontzertuak emango dio bukaera jaialdiari (22:30) eta talde bi gonbidatu dituzte gau partea girotzeko: Arrasateko Foxy Boxxi eta Bilboko Early Reflections. Rock-and-roll estiloko doinuak ekarriko dituzte arrasatearrek; bilbotarrek, ostera, reggae.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak