Hona Kanutoren jarraitzaileek antolatutako egitaraua:
- 11:30ean, bolo txapelketa Iturrigorri pilotaleku alboan dagoen bolatokian. Ardoa eta sagardoa izango dituzte goizeko hotzari aurre egiteko.
- 13:00etan, poteoa herrian.
- 14:30ean, bazkaria Araba ibilbidean (Arkarazo auzora joateko bidegurutze alboan) dagoen eraikinean. 120 lagunendako daukate tokia, hortaz, txartelak aurrez erosi behar dira Azkena, Izotz edo Urbaltz tabernetan edo Arrasateko Aker Tatoo dendan, 18 euroren truke.
Bazkalostea Gasteizko Zilipurdi taldeak girotuko du zirkoaren gaineko esketxak eginda.
- 18:00etan, kalejira Kanuto deuna hartuta. Irurtzungo zanpantzarrak eta euskal mitologiako pertsonaiek egingo diete lagun kalejiran eta malabarismo ikuskizuna ere egongo da.
- 21:00etan, salda beroa Azkena tabernan.
- 23:00etan, kontzertuak bazkaria egindako eraikinean: La Banda del Abuelo (Arrasate), Inalectrik (Aretxabaleta) eta THC (Iruña).