Arratsalde partean kontzertuak izan zituzten herriko tabernetan, eta iluntzean Txikibarren salda hartu ondoren, kalejira egin zuten Orkestra taldearekin. Antolatzaileek aitortu digute bultzadatxo bat behar dutela; hau da, laguntza gustura hartuko dutela.