Jotzeko Prest! pala txapelketako finala: Alzola eta Azkargorta, Amiano eta Ibarzabalen aurka

Mirari Altube Arrese 2007ko abenduaren 13a

Loramendi Euskara Elkarteak antolatutako Jotzeko Prest! pala txapelketaren finala jokatuko dute egubakoitzean, hilak 14. Aitor Alzola eta Alex Azkargorta aretxabaletarrek, Urtzi Amiano arrasatearra eta Gari Ibarzabal oñatiarraren aurka jokatuko dute.

Porra antolatu du Loramendi EEk, eta partidua hasi arte egongo da apustuak egiteko aukera euro baten truke; bukatutakoan zozketa egingo dute asmatzaileen artean.

Giro bikaina sortuko da Iturrigorri pilotalekuan partidu bitartean – animazioa egongo da–, eta ostean, txikiteoa egingo dute. Txapelketa bukatzeko afaltzera joango dira Muru Alde elkartera 60 bat lagun, Jon Maia eta Aitor Mendiluze bertsolariak lagun hartuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak