Egitasmoak Saharako umeen egunerokotasuna erakutsiko diete Aretxabaletako neska-mutikoei, eta Saharako kultura eta ohiturak ezagutzeko aukera izango dute.
Egoera onean dauden jostailuak
Aljeriako Tindouf hiriko errefuxiatu kanpamenduan dagoen Martin Schreif zentroari lagundu gura diote. Zentro horretan bizi dira Saharako gatazkaren ondorioz zauritutakoak eta gaixorik dauden lagun asko. Eta bertan izaten dira umeak ere senideak bisitatzen edo opor eta jai egunetan. Hala, ume horien egonaldia arinagoa izan dadin zentro horretan, eta adinari dagokion jolasak egiteko jostailuak bidali gura dituzte Aretxabaletatik. "Jostailuak izanez gero, jolasteko toki bat izango dute, hau da, ludoteka", diote antolatzaileek.
Astelehenetik aurrera jasoko dituzte jostailuak Algara ludotekan. Eta hiru baldintza jarri dituzte jostailuendako: egoera onean egotea; pilarik ez behar izatea; eta hautsik jasoko ez dutenak izatea –hartz panpinak, peluxeak… ez dituzte onartuko–.
Ekitaldiak
Baina jostailu batze bat baino gehiago da egitasmoa, eta hainbat ekitaldi antolatu dituzte horren inguruan. Hona egitaraua:
- Azaroak 17-abenduak 14: Jostailuak jasotzea ludotekan.
- Azaroak 14-21: Argazki erakusketa, Saharako umeen eguneroko bizitza argazkitan.
- Azaroak 21, egubakoitza: Ipuin kontaketa, Saharako ipuinak kontatuko dituzte.
- Azaroak 28, egubakoitza: Merienda, Saharako jakiekin antolatutako merienda pasada. Ludotekako bazkideendako.
- Abenduak 5, egubakoitza: Marrazki festa.
- Abenduak 13, zapatua: Jaialdia Iturrigorri frontoian: argazki erakusketa, henna tailerra, apainketa tailerra, txokolate beroa eta dantzaldia Kanpanolue taldearekin.
- Abenduak 15-19: Jasotako jostailuak sailkatzea eta kutxetan sartzea.