Joseba Azkarragak Aretxabaletako industrialdea bisitatu du

Txomin Madina Milikua 2008ko ots. 29a, 18:28
EAko ordezkariak Aretxabaletako industrialdea eraberritu eta enplegua sortzeko beharra adierazi du. Gizarteko hainbat auzitan bere alderdiak duen koherentzia azpimarratu du.

Joseba Azkarraga EAko ordezkariak Aretxabaletako Basabe industrialdea bisitatu du gaur arratsaldean bere alderdiko ibarreko hainbat kiderekin.

Bisitan zehar adierazi du Aretxabaletako industrialdeak eta beste hainbatek eraberritze baten beharra daukatela eta horretarako, teknologia berrietan oinarritutako industria bultzatu behar dela. Martxoaren 9rako hauteskundeetara begira, ekonomiari ez zaiola behar besteko garrantzia ematen azaldu du. Gaineratu du egun euskal ekonomiaren osasuna ona den arren, beharrezkoa dela azpiegituretan inbertsio gehiago egitea etorkizunera begira.

EAren hauteskunde kanpaina

Azkarraga itxaropentsu azaldu da Eusko Alkartasunak hauteskundeetan aterako dituen emaitzen inguruan: Gipuzkoan ordezkaritza lortuko dutela ziurtatu du eta Araba, Bizkaia eta Nafarroan aukera handiak dituztela.

Bere alderdiaren koherentzia nabarmendu du, esanez Aretxabaletan, Madrilen eta Bruselan beti ideia berdinak defendatzen dituztela. Gizartearen alde, batez ere behar gehien dutenen alde lan egiteko konpromisoa ere azpimarratu gura izan du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak