Jose Mari Sarasua hil da

Usoa Agirre 2010eko urtarrilaren 22a

Gaixotasun luze baten ondoren hil da Sarasua Gasteizen, 72 urte zituela. Ezaguna zen Aretxabaletan herrian egindako lanarengatik kooperatiba munduan, elkartasun proiektuetan eta euskararen alorrean. Bihar, zapatua, egingo da hileta-elizkizuna.

Aretxabaletako Hiruatx GKEko kide zen Jose Mari Sarasua eta elkartekide eta lagun zuen Iñigo Truebak eman digu Sarasuaren nondik norakoen berri.

Kooperatiboa. Copreciren sorkuntzan parte hartu zuen.
Solidarioa. Hiruatx eta Mundukideren sorreratan parte hartu zuen beste kide batzuekin batera.
Euskalduna. Euskara ekitaldietan parte hartu zuen Aretxabaletako herrian. Bertsolaritza asko gustatzen zitzaion.
Ingurugiroan arduratsua. Aretxabaletako Iturriondo parkearen sorreran parte hartu zuen.
Hezkuntza. Zuzendaria izan zen Otalora jauregian.
Kristaua.
Arraunlaria. Haren aitak Donostiako bandera batzuk irabazi zituen Oriorekin.

Truebak bi ezaugarri azpimarratu nahi izan ditu: lasaia eta eskuzabala zela Sarasua.

Goienan ere izan genuen kolaboratzaile telebistaren hasieretan, elkartasun
programa bat zela-eta.

Hileta-elizkizuna

Zapatuan, hilaren 23an, egingo da hileta-elizkizuna 18:00etan Aretxabaletako parrokian.

Gorputza Arrasateko tanatorioan egongo da bihar, zapatua, 10:00etatik aurrera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak