Joko txarra eginda galdu du UDAk Portugaleten

Oihana Elorza Gorostiza 2009ko abe. 13a, 18:42
Igor Gordobil entrenatzailea haserre bueltatu da dutelako maila ona eman.

Puntu barik eta haserre bueltatu dira etxera Portugaletetik Aretxabaletako futbol taldeko jokalariak. 4 eta 0 galtzeaz gain ez dute euren joko maila egin, eta horrek haserretu du, batez ere, Igor Gordobil entrenatzailea.

Gordobilen esanetan, ondo hasi dira jokatzen, baina ez du asko iraun: "lehen 30 minutan ondo ibili gara, golak sartzeko aukerak ere izan ditugu, baina huts bat egin eta erabat okertu da gure jokoa. Eta ez diogu buelta eman. Ez dugu inondik gure maila eman, eta horrek haserrarazi nau gehienbat".

Gola etxeko atean

Minutu baten bi gol egin dizkio Portugaletek Aretxabaletari. Emaitza horrekin joan diren atsedenaldira talde biak. Baina bigaren zatia ez da hobea izan Gordobilen taldearendako. Hirugarren gola etxeko atean sartu du UDAk eta laugarrena etorri da gero. Amurrio eta Agurainen aurka jokatu behar du UDAk urtea bukatu baino lehen. Ea emaitza hobeak lortzen dituzten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak