Joko serioa eginez 2-1 gailendu zaio UDA Baskoniari

Mireia Bikuña 2009ko aza. 15a, 23:00
Lehen zatiko ordu erdia bete aurretik egin dituzte bi golak aretxabaletarrek. Luzapenean binako berdinketa egin du Baskoniak, baina epaileak balio gabe utzi du gola.

Merezimendu osoz irabazi du UDAk Baskoniaren kontra. Defentsa sendoa eta aurreko lerroetan presioa eginez Baskonia taldea menderatu du.
Gordobilek ondo kokatu ditu jokalariak zelaian, eta berehala jaso dute joko onaren emaitza. Hasi eta berehala egin du lehen gola Alain Gomezek. Ordu erdia bete aurretik abantaila handitu dute etxekoek Aitor Irastortzak egindako golarekin. Baina, lehen zatiko luzapenean Baskoniak egin du gola.
Bigarren zatian bizkaitarrek lerroak aurreratu dituzte berdinketaren bila, eta kontraerasoetan hiru aukera garbi egin ditu UDAk. Baskoniako atezain Aitor Fernandez arrasatearrak geldiketa onak egin ditu.
Lehiako azken 10 minutuetan jokalari bat gutxiagorekin jokatu dute bi taldeek.
Luzapeneko azken jokaldian  berdinketa egin du Baskoniak, baina epaileak balio gabe utzi du, jokalaria jokoz kanpo egoteagatik. UDAko jokalariek eta zaleek lasaitasun ederra hartu dute epailearen erabakiarekin.

Arrasatearrak, Baskonian

Baskonia Athleticen hirugarren taldea da, eta han dihardute Aitor Fernandez, Iker Uribetxeberria eta Gorka Eraña arrasatearrak. Iaz, gazte mailako Espainiako Kopako finala jokatu zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak